XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dana dala egin dugu beintzat gure esku zegona, eta lansorta polita atera zaigulakoan gaude alare.

Amaikatxo jardungai ba-ditu Lourdesek zein bano zeiñagoak.

Ezin zitezkean, ordea, guztiak emen bildu, eta aundientxoenak bakarrik sortatu ditugu emen.

Joan dan banakoan argitaratu ziran batzuekin eta emengo besteokin, arrotuta geldituko dirala uste dugu gertaera paregabe orren gai nagusienak.

Oartxo au eginda gero, irakurle, ez daukat izketan jarraitu bearrik lanak olako edo alako dirala esanaz.

Zeuk ikusiko dituzu, eta zeuk neurtuko bakoitzaren balioak.

Orra, ba; itzuli orri au eta asi lanak irakurtzen.

Zure atsegiñetako izango dirala uste dut.

Agur.